BIDEOA

Gatz Gunea

GATZ GUNEA

Gipuzkoako gatzgune bakarra da gurea. Dorletako gatzgunea, birgaitua dago gaur egun. Emakumezkoak ziren gatz ekonomiaren jabe erdi aroan eta museoan azalduko dizugu beraien historia modu didaktikoan. Museoko dendan bertan egindako gatza ere erosi ahalko duzu.

Herria

HERRIA

Erdi Aroko hiribildua adibide garbia da gatzaren garrantzia ulertzeko. Iturburu gaziaren jabetza eta kontrola izan nahaian, 1331n Villa Real titulua eman zion gaztelako erregeak. Hainbat jauregi eta beste hainbat liskar eta borroka utzi zituen gatzak gure hiribilduan.

Ingurumena

INGURUMENA

Gure udalerria bakarra da Gipuzkoan, bertako basoen % 80 baino gehiago titulartasun publikokoak direlako gatz-iturburuari esker. Hostozabalez estalitako paisaia, galtzeko modukoa. Publiko guztiarentzako ibilbide sorta zabala du. Aukeratu zurea eta sartu basoan.

Ostalaritza

OSTALARITZA

Sartu eta aukeratu zure beharretara gehien egokitzen den ostatua. Sukaldaritza tradizionalak beste berrikuntza gastronomiko batzuekin eta sasoiko osagaiekin bat egiten du Leintz Gatzagan