DORLETAKO GATZA,  Leintz Gatzagan bertan ekoizten dugu. Iturburuko ur gazia, aintzinan emakume gazkinek egin oi zuten moduan, DORLA izeneko ontzieta berotzen dugu.

ENERGIA BERRIZTAGARRIEKIN EGINA: Eguzki faltan ekoizpenerako behar dugun bero energia herriko basoetako egurra erreta lortzen dugu. Iberiar penintsulan bakarrak gara behartutako lurrunketaren teknika hau erabiltzen dugunak.

EKONOMIA ZIRKULARRA: Urtero basoan egiten diren garbiketa lanen ondorioz lortutako egur soberakina, gatz ekoizpenerako aprobetxatzen dugu. Gatz kultura eta Baso kultura eskutik doaz Leintz Gatzagan.

ESKUZ EGINA: iturburuko ur gazia berotzen doan einean, gainazalean gutxinaka gutxinaka kristalizatzen den gatza eskuz jaso eta ontziratzen dugu.

NATURALA: Gatza bere hortan. Gatz naturala da. Ez du inolako gehigarririk, ez txuritzailerik ez eta antiapelmazanterik ere.

MINERALETAN ABERATSA: NaCl az gain hainbat mineral ditu; P, K, Mg, Mn, I, S etab…

EUSKO LABEL ZIGILUA: EUSKAL GATZA, LABEL ZIGILUA du DORLETAKO GATZAK.

Gatz salmenta lekuak

Dendago, Labidea, Bailarako hainbat denda (Kiloka Are. Eskoriatzako gasolindegia, Aramailur Aramaixo, Erein da jan Arrasate, Bergara)