Gatz Museoa
Gatz Museoa lehengoratutako eremua da: Burdin Arotik 1972. urtera bitartean bertan izandako gatz ustiapena dakarkigu gogora.
Iturburu gazien eremua, hots, herriaren aberastasunaren sorburua, Leintz Gatzaga herritik gertu dago: antzina gaztelu izandakoaren Dorletako Santutegiaren muinoaren oinetan. Gaur egun ere jatorrizko leku berean, lur azpian, diraute iturburuek. Isuritako gatzuna eskuratzeko antzina erabiltzen zen prozesu asmotsu eta bakarra berrabiatu du museoak, baita gatzunari mineraletan aberatsa den gatz bikaina erauzteko erabiltzen den berariazko sistema ere.
Gatza erauzteko modu hau bakarra da Iberiar Penintsulan: iturburuko ur gazia “dorla” izeneko ontzi batzuetara bideratzen da. Gatzunez beteriko dorlak herri basoko egurraz berotzen dira, su txikian. Ura lurrunduaz batera gatza azaleratu egiten da, hasieran, eta hauspeatu, gerora. Horrela egin izan da duela bi mila urtez geroztik. Halaber, teknologia berrien eta energia berriztagarrien eragina ikus daiteke. Etengabe berrituz, gatza ekoizten duen museoa da
Museoaren ordutegiak/egutegia/prezioak
Asteazkenetik-igandera bisita gidatuak
12:00 euskeraz
13:00 erderaz
Abenduan baita
5.50 euro heluak/ 3 euro 12urte beherakoak/ 6 urte
beherakoek ez dute ordaintzen
