GR-289 Artzaren urratsa

Menditxik eta Sigi-Sagan izan dituzte gidari lanetan, euripean zein eguzkipean, ibilbideak dituen ia 100 kilometroak betetzeko.

 

GR 289 HARTZAREN URRATSA jarraituz Debagoieneko baliabide natural paregabeez gozatzeaz gain, baliabide turistikoak ezagutzeko aukera dago. 

 

Puntaik Punta 2023 jaialdiaren testuinguruan sortutako ibilbidea natura ardatz hartuta Debagoieneko gune turistiko esanguratsuenak lotzen ditu: Oñatiko gune historikoa, Antzuola eta Bergara lotzen dituen trenbide zaharra, Laboratorium Museoa, Elgeta Memoriako Gerrako lubaki eta babestoki, Arrasateko Udala auzoa eta herria, Urkuluko Urtegia, Atxorrotx, Vasco-Navarro bide berdea, Gatz Museoa, Oñatiko

Araotz auzoa, Arantzazuko Santutegia. Gainera, GR 289 HARTZAREN URRATSA ibilbideak Debagoieneko ibilbide sarea saretzen duen 

ibilbidea ere bada, gaur egun homologatuta dauden PR eta SL

ibilbideak erabiliz sortu baita.