PR-Gi 36 Aitzorrotz
Arabaren eta Gipuzkoaren arteko bidea Atxorrotxeko gazteluak zaintzen zuen. Erdi Aroko aztarnak aurkitu zituzten han egindako indusketetan eta jasotako datuek XII. menderaino garamatzate.
Historiaz eta eraikin ederrez betetako bidea da hau eta merezi du bizikletarekin egiteak, ibilbidean baitago Dorletako ermita, ziklisten zaindariaren santutegia.
Interesguneak
1. Leintz Gatzaga Erdi Aroko gunea
Eraikin ikusgarriz betetako alde zahar txikia dauka Gatzagak. Nabarmentzekoak dira As de Copas izeneko hamabi tutuko iturria eta Garro jauregia, XVII. mendekoa.
2. Dorleta Santutegia
Euskal Herriko ziklisten zaindaria da Dorletako Ama Birjina. Ibilbidea bi aldiz egiteak merezi du, oinez joateko behin eta pedalei eragiten hurrengoan.
3. Atxorrotx
Arratzu-Ubarrundiaren eta Debagoienaren arteko muga zaintzen zuen Erdi Aroko gazteluak. Gaur egun gazteluaren ordez Santa Kruz ermita aurki dezakegu, eta ikuspegia beti bezain ederra da.
4. Bolibar auzoa
Bi gune nagusi daude, Bolibar eta Eraña, eta bietan aurki ditzakegu antzinako aztarnak; besteak beste, Erdi Aroko sarkofagoak eta leiho erromanikoak.
